Almen eta Basabeazpikoak San Migel jaietan murgilduta

Iraileko azken asteburuan ospatu ziren San Migel jaiak Aretxabaletan. Eta urtero bezala, Almeneko gazteek gauza ezberdinak saldu zituzten azokan: ikasbidairako pastelak, tortilla pintxoak, edariak… Horrez gain, otar baten zozketa ere egin zen eta honen zenbaki saritua 1612 izan zen. Txikienak berriz, beraiek sukaldatutako errezetak saltzen egon ziren: kokozko bolatxoak, krispetak… Eta nola ez, gure ikastolako ikasle, familia eta profesional ugari herriko ekintzetan murgilduta ikusi genituen. 

Egun ederra izan zen! Irudiak.