AED-ren 40.urteurreneko erakusketa Gaztelupen
“AED, 40 urte Arrasate euskalduntzen” erakusketa Gaztelupeko aretoan kokatu da azken bi asteetan. Lehenik eta behin, erakusketaren berri emateko, irakasleentzako formazio saioa egin zen Itxaro Artolaren eskutik, eta azken asteetan irakasle bakoitzak bere ikasleekin bisitatu eta landu du erakusketa.
Aurreikusita geneukan helburu nagusietako bat bete dugula esan dezakegu: Arrasaten euskara biziberritzeko egin den lana gazteei hurbiltzearena, hain zuzen ere.
Eskerrik asko AED! Eta urte askotarako! Irudiak.