Ikasleen ekarpena Errigorari
Aurten hamar urte dira Errigora ekimena martxan jarri zenetik eta hau nolabait ospatzeko, proposamen bat luzatu digute Errigorako antolakuntzatik. Izan ere, postal batzuk bidali dizkigute eta Gaztelupeko zein Almeneko ikasleak bizikidetza orduan kanpaina honen inguruan informatzen ibili dira. Ostean, bidalitako postalak osatu dituzte mezu ezberdinekin. Gero postal horiek Errigorak saltzen dituen kaxetan joango dira.
Postalen aitzakiarekin, ikasleek ezagutzen ez zuten Errigora kanpaina ezagutzeko aukera izan dute BERTAKOTASUNA, EUSKARA, AUZOLANA eta NEKAZARIEKIKO HARREMANA bultzatzen duen kanpaina. Irudiak.