[GOGORARAZPENA] Mundukideren VIII. lasterketa Solidarioa egingo da urriaren 22an

Aurten ere Aretxabaletako Urkulu urtegian ospatuko da Mundukideren lasterketa solidarioa. Mundukide Fundazioak munduan zehar dituen elkartasun proiektuei laguntzea helburu duen ekimen honen VIII. edizioa izango da aurtengoa, eta korrika, oinez zein nordic walking modalitatean parte hartzeko aukera egongo da.

Izen-ematea urriaren 17ra arte egongo da zabalik, eta esteka honen bitartez egin ahal izango da.

Animatu!