Hizkuntzaren garapenarekin lotuta, optometristen formazioa jaso dute hainbat profesionalek
ERDU eta GURAko profesionalek hizkuntzaren garapenaren inguruan egiten ari diren lanketaren barruan, ikusmenak duen garrantzia kontutan izanik, Arrasateko optometristen eskutik formazio bat jaso dute. Leire Teilleriak eta Ainhoa Barrenetxeak emandako informazioak, Maria Castellanarekin heldutasun mugarrien inguruan ikasitakoa osatzen lagundu du. Hala, hizkuntzaren garapenean ezagutzak areagotu ditugu gure Ikastolan.
Jakin, gurasoek formazio berdina jasotzeko aukera izango dutela urriaren 24an, eta horren zehaztapenak Alexia bitartez jakinaraziko direla laster.
Mila esker, Leire eta Ainhoa! Irudiak.