GIKAI heziketa ziklokoen ikasturte hasierako surf irteera

Ikasturtero bezala, GIKAI goi mailako heziketa zikloko ikasleek surf ikastaroei hasiera eman diete. Debako hondartzan izan dira, eta Ipar Surf enpresaren eskutik 3 saiotako lehehengoa burutu dute.  GIKAI heziketa zikloko 1. eta 2.mailako 45 ikaslek hartu dute parte ikastaroan. Oso gustura ibili dira itsasoa, eta bertako ekintzak ezagutu eta bizitzen.

Read More

Batxilergokoko ikasleak, ikasbidaian

Batxilergo 2. mailako ikasleak ikasbidaian izan dira azken astean. Alde batetik, Gaztelupeko ikasleak Portugaleko iparralde aldean egon dira, Oporto inguruan. Eta beste aldetik, Almeneko ikasleak Italian ibili dira.  Esperientzia polita izan da ikasleentzat! Jarraian Gaztelupeko eta Almeneko irudiak.

Read More

Santa Teresako 3-6 urteko haurrak Monterronen goiz pasa eta Umezaintzako 5 urtekoak Udalan

Irailaren 27an Santa Teresako 3-6 urteko haurrak motxilan hamarretakoa hartu eta goiz pasa joan ziren Monterronera. Eguraldia lagun udazkeneko lehenengo fruituak jasotzen ibili ziren. Goiz polita eta ezberdina pasa zuten! Irudiak. Umezaintzako 5 urteko haurrek ere, irteeratxoa egin zuten irailaren 29an. Bedoña auzora egin zuten txangoa, eta inguruko parajeak ezagutzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera paregabea…

Read More

Gaitu, euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute

Eremu digitalean euskararen presentzia bermatu, teknologia berriei euskara irakasteko Gaitu izeneko kanpaina dute, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak. ‘Batu ditzagun gure ahotsak’ lelopean, euskal hiztunei eskatzen zaie gaitu.eus atarian sartzeko eta beren ahotsa grabatzeko. “Zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten datu eta…

Read More