Santa Teresako 3-6 urteko haurrak Monterronen goiz pasa eta Umezaintzako 5 urtekoak Udalan
Irailaren 27an Santa Teresako 3-6 urteko haurrak motxilan hamarretakoa hartu eta goiz pasa joan ziren Monterronera. Eguraldia lagun udazkeneko lehenengo fruituak jasotzen ibili ziren. Goiz polita eta ezberdina pasa zuten! Irudiak.
Umezaintzako 5 urteko haurrek ere, irteeratxoa egin zuten irailaren 29an. Bedoña auzora egin zuten txangoa, eta inguruko parajeak ezagutzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Irudiak.