Gaitu, euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute

Eremu digitalean euskararen presentzia bermatu, teknologia berriei euskara irakasteko Gaitu izeneko kanpaina dute, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak.

‘Batu ditzagun gure ahotsak’ lelopean, euskal hiztunei eskatzen zaie gaitu.eus atarian sartzeko eta beren ahotsa grabatzeko. “Zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten datu eta materiala”, esan dute sustatzaileek.

Jarraian eitb.eus eta BERRIAn argitaratutako albisteak.