Debagoieneko bigarren erreka auzolana egingo da urriaren 21ean
Debagoienenan Errekak Bizirik Auzolanaren bigarren edizioa egingo da urriaren 21ean, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan, Elgetan eta Aramaion. Leintz Gatzagan, berriz, urriaren 28an egingo da.
Errekak garbitzeaz gain, ibaira hurbiltzea, Debagoieneko herriak inguratzen dituzten bailarako errekak ezagutzea eta herritarren arteko bilgune izatea du helburu egitasmo honek. Iaz 600 lagun inguruk hartu zuten parte.
Ekimenean parte hartzeko, formulategi honen bitartez egingo da izen-ematea urriaren 18a baino lehen.
Animatu eta parte hartu!