Nafarroa Oinez 2023 – Nafarroan euskara ofizial izateko aldarrikapena

Igandean egin zen Etxarri-Aranatzen Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Nafarroan bizi diren pertsona guztien eskubide linguistikoak errespetatzea eta hezkuntza euskaraz jaso ahal izatea izan zen festako aldarrikapen nagusia.

Gure Ikastolatik Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako irakasle talde bat izan zen bolondres lanak egiten. Goizetik joan ziren bertako giroaz gozatzera, eta arratsalde partean edariak eta janaria banatzen aritu ziren. Lana egiteaz gain, giro apartaz gozatzeko aukera izan zuten! Irudiak.

Hemen BERRIAn argitaratutako albistea.