PROI-ak martxan ditugu!

Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen.  Ikastolako  ERDU, GURA, BATU eta IZEN egitasmotan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez. 

Egoera-arazo-erronka-behar hau galdera gidari moduan formulatzen da  eta proiektuaren bukaeran, hasieran planteatutako erronka eta galdera horri erantzungo dion amaierako produktu bat edo batzuk ekoizten dituzte ikasleek.

Jarraian irudiak: