EKKO formazio saioak
Pasa den asteartean, Arrasateko LH 5 eta 6ko iraskasleok EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) programaren formazio saioan egon ziren, Arrasate Herri Eskolako irakasleekin batera. Bertan programaren nondik norakoak sakonago ezagutzeaz gain, eragile ezberdinak elkartzeko aukera izan zuten; Arrasateko Udaletxeko teknikariak, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, programan hezitzaile lanetan aritzen direnak eta Txatxilipurdi elkarteko zein San Juan de Dios hospitaleko ordezkariak, besteak beste.
Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean hartu beharko dituzten erabakiak erabaki kontzienteak izan daitezen.