Euskaldunon hizkuntza eskubideen alde, azaroaren 4an, denok Bilbora!
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik autobusak antolatuko dira; 14:40etan, 10:50etan eta 15:00etan, hurrenez urren. Izena emateko:
- Aretxabaleta: Urbaltz tabernan eta Loramendi elkartean.
- Arrasate: AEDn, AEKn eta Iratin.
- Eskoriatzan: Inkernu tabernan.
Azaroaren 4an, denok Bilbora!