Orokorra
Haurrentzako jarduerak Arrasateko Udal Bibliotekan
Arrasateko Udal Bibliotekak hainbat jarduera antolatu ditu azarorako. Informazio gehiago eta izen-emateak, hemen.
Read MoreEuskaldunon hizkuntza eskubideen alde, azaroaren 4an, denok Bilbora!
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik autobusak antolatuko dira; 14:40etan, 10:50etan eta 15:00etan, hurrenez urren. Izena emateko: Aretxabaleta: Urbaltz tabernan eta…
Read MoreBIZI asteak izan ditugu BATU egitasmoan
BATU egistasmoko ikasleak BIZI-n murgildu ziren aurreko bi asteetan. Aste hauetan zehar, ohiko ordutegi eta IEM-ak alde batera uzten dira bete betean BIZI asteko proposamenean murgiltzeko. DBH 1eko ikasleek “Pius sodalitas valens” (zintzoagoa, elkartasun gehiagokoa eta osasuntsuagoa) deituriko proiektua bizitzeko aukera izan dute. Egun hauetan jorratutako gaiek ikasleek aurretik landutako “Batzen” PROI-arekin lotura estua dute.…
Read MoreGazteluondoko komunitatearen mendi irteera Kurtzetxikira
Urriaren 22an, GAZTELUONDOKO KOMUNITATEko kideak lehenengo ekitaldia egin zuten “Elkar ezagutuz eta EUSKARAZ mintzatuz gure KOMUNITATEA indartuz” lelopean. Kurtzetxikira egin zuten txangoa eta bertan, hamaiketako goxoa jan eta talde argazkia atera zuten elkarrekin. Egun zoragarria pasa zutela kontatu digute. Eskerrik asko mendi buelta honetan parte hartu zenuten guztioi! Hurrengora arte! Irudiak. Hemen Mondraberrin argitaratutako albistea.
Read MoreIkastolatik mundura: Gure Ikastolako hezkuntza proiektua partekatzen
Azkenaldian munduko beste herrialde batzuetako kideekin gure hezkuntza proiektua partekatzeko aukera izan dugu; Ekuador, Brasil eta Koreako hezkuntza eremuko talde batzuekin, hain zuzen ere. Batetik, duela bi aste Brasilgo Paraiba zonaldeko hezkuntzako ordezkariak Gazteluondo eta Gaztelupe bisitatzen izan ziren. Bestetik, Jardín Azuayo Ekuadorreko aurrezki eta kreditu Kooperatibako hainbat errektore eta zuzendaritzakide – komunitatearen bizi-baldintzak hobetzea…
Read MoreTorrebaso ikasgela bilakatu dute Almenen, Naturan Hezten proiektuaren bitartez
Aurreko ikasturtean Almenen altxor bat dugula konturatu ginen: Torrebaso. Argi ikusi genuen hori gure hezkuntza proiektuan txertatu behar genuela. Hala, Naturan Hezten izeneko proiektua jarri genuen martxan ihazko ikasturtean. Horretarako, auzolanen bitartez basoa irisgarri egin genuen. Horretaz gain, irakasleak formazio ezberdinak egiten aritu gara eta aurten ere formatzen jarraitzen dugu. Bide horretan argi ikusi dugu…
Read MoreGurasoentzat hitzaldia Arrasateko optometristen eskutik
Aurreko asteartean Arimazubiko aretoan GURA eta ERDUko hainbat guraso batu ziren Arrasateko optometristen eskutik hitzaldia entzuteko. Aurretik irakasleek ere jaso zuten hitzaldia eta oraingoan familiei txanda izan da. Txikienen ikaskuntza prozesuan, denok eskutik joatearen garrantziaz jardun zuten, besteak beste.
Read MoreErakusketa Birakaria egin dute BATU DBHn
BATU egitasmoko DBH 1eko ikasleek LAB artistikoan egiten dituzten sorkuntzekin, Gazteluondo gunean pareta batean erakusketa birakari bat sortu dute. 6 markotan astero 6 ikasle desberdinen lanak egongo dira, urte amaierarako ikasle bakoitzaren lan bat erakusketan ikusgai izango delarik. Gunean artearekin zerikusia duen txoko duin bat sortzeko helburuz sortu da espazio hau, arteak esperimentatzeko, sortzeko eta…
Read More“Haurren aurrean, helduok heldu” ekimenean parte hartu dute ikasleek
Arizmendiko ikasleek “Haurren aurrean helduok heldu” ekimeneko ekintzetan parte hartu dute. Egitasmoaren helburua helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena izan da eta urriaren 19tik 29ra bitartean burutu da. Gure haurrak euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeko ekintza aproposa izan da eta hausnarketa sakona egiteko balio izan digu. Ikastolan ezezik, herrietan familiekin batera ekintzatan…
Read MoreIkastolako hainbat guraso antolatu dira, telefono mugikorraren erabileraren inguruan jarduteko
Seme-alaben telefono mugikorren beharra, erabilpena eta hasteko adina aztertzeko asmotan, Ikastolako hainbat guraso antolatu, eta taldetan elkartzen hasi dira. Joan zen astean egin zituzten lehenengo bilerak. Alde batetik, Aretxabaletako Basabeazpi gunean 13 guraso elkartu ziren, eta bestetik, Arrasateko Arimazubi gunean 150 pertsona inguru. Egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela kontatu digute bi herrietako taldeek, eta borondatea…
Read More