Ikastolatik mundura: Gure Ikastolako hezkuntza proiektua partekatzen

Azkenaldian munduko beste herrialde batzuetako kideekin gure hezkuntza proiektua partekatzeko aukera izan dugu; Ekuador, Brasil eta Koreako hezkuntza eremuko talde batzuekin, hain zuzen ere.

Batetik, duela bi aste Brasilgo Paraiba zonaldeko hezkuntzako ordezkariak Gazteluondo eta Gaztelupe bisitatzen izan ziren. Bestetik, Jardín Azuayo Ekuadorreko aurrezki eta kreditu Kooperatibako hainbat errektore eta zuzendaritzakide – komunitatearen bizi-baldintzak hobetzea helburu duena -, Mondragon Taldearen esperientziak erakarrita etorri ziren gurera, eta esperientzia honetan hezkuntzak duen garrantzia eta lekua ulertu nahian bisitatu zuten gure Ikastola. Honez gain, larunbatean goizeko 3:30tan hasita, <Online Special Lecture on School Cooperative Cases Abroad> online hitzaldia eman zuen Korean, Ikastolako Zuzendaria den Mireia Muruamendiarazek, hezkuntza munduko 100 partehartzaileentzat. Irudiak.