BIZI asteak izan ditugu BATU egitasmoan
BATU egistasmoko ikasleak BIZI-n murgildu ziren aurreko bi asteetan. Aste hauetan zehar, ohiko ordutegi eta IEM-ak alde batera uzten dira bete betean BIZI asteko proposamenean murgiltzeko.
DBH 1eko ikasleek “Pius sodalitas valens” (zintzoagoa, elkartasun gehiagokoa eta osasuntsuagoa) deituriko proiektua bizitzeko aukera izan dute. Egun hauetan jorratutako gaiek ikasleek aurretik landutako “Batzen” PROI-arekin lotura estua dute. Izan ere, “Batzen” PROI-ea osasun mota ezberdinak aztertu dituzte, eta guztiak zaintzearen garrantziaz ohartu dira ikasleak. BIZI astean, berriz, osasun mota hauek lantzeko aukera izan dute ekintza ezberdinen bitartez (osasun fisikoa, mentala eta soziala). Duela bi aste, ekintza eta dinamika ezberdinak egin dituzte. Besteak beste, Ziorlako balkoian izan ziren osasun fisikoa lantzeko asmoarekin.
DBH 2ko ikasleak, aldiz, “Ikus nazazu” proiektuan murgilduta egon dira azken astean. Aste honetan zehar, Retinosis pigmentaria eta ikusmen murriztua dutenen testigantzak ezagutzeko aukera izan dute. Arrasaten, Retina Gipuzkoa Begisare elkartearekin elkarlanean aritu ziren, Ziorlan zein erdialdean ekimen ezberdinak aurrera eramanaz. Hemen Mondraberriko albistea.
Eskoriatzan berriz, Begi Sare elkartea eta beraien helburuak ezagutu eta ikerketetan laguntzeko diru bilketa eta sentsibilizazio kanpaina burutu zuten. Ekitaldian, batxilergoko monitoritzako ikasleen laguntza izan zuten eta dirutan 250 euro bildu ziren. Hemen Goienako albistea, eta jarraian DBH 2ko ikasleek idatzitakoa:
“Ikus nazazu” jaialdia ospatu da Eskoriatzan urriaren 19an, Almen ikastolako DBH 2 mailako ikasleen eta Begi Sare elkartearen eskutik.
Jaialdia ikusmen murriztua duten pertsonak nola sentitzen diren eta nola ikusten duten konturatzeko ospatu da. Ikusmen murriztu desberdinak daude, adibidez: toki ilunetan ezer ez ikustea, ikusmen eremu txikiaz ikustea, (adina aurrera joan ahala, ikusmen eremua txikitzen joan daiteke), orbanekin ikustea…
Ikusmen murriztua duten pertsonek zailtasun desberdinak bizi dituzte, hori ezagutaraztea ere nahi izan dute jaialdi honen bitartez.
Jaialdi horretan txapak saldu ziren. Txapa horiek ikusmen murriztua duten pertsonak identifikatzeko balio dute. Lortutako diruarekin, Begi Sare elkarteari laguntza ekonomikoa emango zaio eta gaixotasun horren aurkako botika lortzeko ikerketak aurrera jarraituko dute.
Bestetik, LH 5eko ikasleek “Kobaz koba” izeneko proiektutxoa izan dute BIZI egunetan. Egun horietan zehar, Euskal Herriko koba ezberdinak ezagutzea izan dute helburu, ibilbide birtual baten bitartez. Tartean, Omako basoa eta Nafarroako berbak ezagutzeko zein herri kirolak praktikatzeko aukera izan dute, besteak beste. Amaiera emateko, Arrikrutz eta Sandailiko kobetara egin dute bisita, bertako hondare historikoa ezagutuz.
LH 6koek, berriz, “Erromerixia” ospatu dute. Egun hauetan zehar, Euskal kulturaren parte diren hainbat alderdi landu dituzte ondoren erromeria bat antolatu ahal izateko. Besteak beste, Euskal dantzak, zapiak apaindu eta erromeriaren jatorriaren inguruko lanketa egin dute. Ostiralean, asteari amaiera emateko, erromeria ospatu zuten Eskoriatza eta Arrasateko kaleetan zehar.
Jarraian, irudiak guneka: