Erakusketa Birakaria egin dute BATU DBHn

BATU egitasmoko DBH 1eko ikasleek LAB artistikoan egiten dituzten sorkuntzekin, Gazteluondo gunean pareta batean erakusketa birakari bat sortu dute. 6 markotan astero 6 ikasle desberdinen lanak egongo dira, urte amaierarako ikasle bakoitzaren lan bat erakusketan ikusgai izango delarik. Gunean artearekin zerikusia duen txoko duin bat sortzeko helburuz sortu da espazio hau, arteak esperimentatzeko, sortzeko eta adierazmenerako duen boterea bertan islatutzeko asmoz.

Oraingoz 3 teknika esperimentatu dituzte: lerro mota ezberdinak erabiliz zentangle artea, forma mota ezberdinak ezagutuz estanpazioa eta tenperarekin nahasketak eginez kolorearen asetasun propietatea deskubritu dute.

Izugarrizko dedikazioz egiten dituzte euren sorkuntzak eta erakusketa honen bidez, ikasleek beraien lanek balioa dutela, ikuslearengan emozioak sortzeko gai direnaren kontzientzia hartzea… Finean, ikasleen barne garapenean laguntzeko egin den egitasmoa izanik, mundu artistikoak duen indarra hurbilago sentitzeko asmoz planteatu dute erakusketa hau.