Garabidekoak gure Ikastola bisitatzen izan dira

Pasa den astean, Garabideko truke programako lagunak gure Ikastolako gune ezberdinak bisitatzera etorri ziren. Hizkuntzak minorizatuta dituzten herrialde eta komunitate desberdinetatik Euskal Herriko esperientzia ezagutzera etorri ziren eta gurera ere gerturatu ziren gure hezkuntza eredua ezagutzera. Basabeazpi eta Almenen praktikak egin zituztenak; Nasa, Kaqchikel, Haitiko kriolera komunitatekoa eta Kichwa komunitatekoak izan ziren. Gainera, LHko ikasleekin…

Read More

Gaba baltza ospatu genuen Ikastolan!

Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den asteartean Ikastolan. Ohitura zaharrak berreskuratu nahian bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure neska-mutikoek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gau Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago, garai ilunaren hasiera da,…

Read More

Batxi 1 ekoek irteerak egin dituzte, gelan landutako gaiak sakontzeko

Biologia, Geologia eta Ingurumen-zientziak irakasgaian diharduten Gaztelupe eta Almeneko ikasleak Zumaiara irteera egin zuten. Bertan, Zumaian kokatutako Algorriko Interpretazio Zentroa eta Flysh-a ezagutu zituzten eta bertako gidarien azalpenak lagun izan zituzten goiz osoan zehar. Zumaiako irteera 3 zatitan banatuta zuten. Horietatik bi Interpretazio Zentroan burutu ziren eta azken zatian berriz, zuzenean Zumaiako flysh-a aztertzen ibili…

Read More

“Amatxon” PROIa lantzen ibili dira DBH 2koak

Almen eta Gazteluondoko DBH 2ko ikasleak AMATXON deituriko PROIa lantzen ibili dira azken asteetan. Kontsumo ereduen inguruko lanketa egin dute, eta askotarikoen artean, elikagaiekin loturiko eredua landu dute. Elikagai osasuntsu, sasoiko, bertako eta justuak ardatz hartuta, errezetak idatzi eta praktikatu dituzte, eta ondoren, beraiek ikasitakoa galdetegi eran kalera atera dute, herritarrek gaiaren inguruan zer dakiten…

Read More

ZIGekoak Zubiak eraikitzen

ZIG gelakoak (Zeregin Ikaskuntza Gela) urtean zehar eragile ezberdinak bisitatzea helburu duen “Zubiak eraikitzen” egitasmoaren barruan, Goienetxe fundazioak Arrasaten duen egoitzara hurbildu ziren. Bertan dauden hainbat egoliar ATZEGIK ETXEBIZITZA ZERBITZUAren barruan Aretxabaletan dauzkan pisu tutelatuetan bizi dira, eta ZIGeko ikasleek pisu tutelatuen inguruko informazioa jaso nahi zutenez, bertara hurbildu ziren. Tarte ederra pasa zuten elkarrekin…

Read More

Umezaintza “Escuelas visuales” programan parte hartzeko aukeratua izan da

“Escuelas visuales” programaren 2023-24 edizioan 286 hautagaitza aurkeztu dira guztira. Orange Fundazioak laguntzen duen proiektu honek, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak prestatzea du helburu, ikusmenaren erabileraren bidez hezkuntza inklusiborantz aurrera egin dezaten. Interesa duten ikastetxe publiko, pribatu eta itundu guztietatik 50 ikastetxe aukeratu dira, horien artean Umezaintza. Bertako hezitzaileek ikusmenaren erabileraren bidez hezkuntza…

Read More

HUHEZIko eta Kopenhageko ikasleak gurean

HUHEZIko eta Kopenhageko ikasle eta irakasle talde baten bisita izan genuen atzo gure Ikastolan. Almenen Ander Lopez de Armentiaren azalpenak entzun zituzten, eta Jose Aranan berriz Miren Segurarenak. Eskerrik asko bisitarengatik! Hurrengora arte!

Read More

DENON ARTEAN, Euskal kooperatibismoaren eta sinfonia kooperatiboaren saria

DENON ARTEAN saria bi urtean behin ematen da, eta pertsonek eta erakundeek enpresa-eredu sozialago baten alde egiten duten lana aitortzen du, aberastasuna hobeto banatzen duena eta gizarteak oro har hobera egitea eragiten duena. Sari hau birritan eman da, eta lehenengo edizioan sari nagusia Jose Maria Arizmendiarrietarentzat izan zen; 2021ean, berriz, ICAk (International Cooperative Alliance) jaso…

Read More

Arizmendi kirol elkartearen gabonetako loteria salgai

Aurten ere Arizmendi Kirol elkartearen gabonetako loteria salgai egongo da gure ikastolan. Salduko den zenbakia 74940 izango da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; 2,40€ izango dira jokatuko direnak, eta gainontzeko 0,6€-ak Kirol Elkartearentzat izango dira. Abenduaren 1a izango da boletoak eskuratzeko azken eguna.

Read More