ZIGekoak Zubiak eraikitzen

ZIG gelakoak (Zeregin Ikaskuntza Gela) urtean zehar eragile ezberdinak bisitatzea helburu duen “Zubiak eraikitzen” egitasmoaren barruan, Goienetxe fundazioak Arrasaten duen egoitzara hurbildu ziren. Bertan dauden hainbat egoliar ATZEGIK ETXEBIZITZA ZERBITZUAren barruan Aretxabaletan dauzkan pisu tutelatuetan bizi dira, eta ZIGeko ikasleek pisu tutelatuen inguruko informazioa jaso nahi zutenez, bertara hurbildu ziren. Tarte ederra pasa zuten elkarrekin eta aldez aurretik prestatutako galderen erantzun guztiak jaso zituzten. Irudiak