Arizmendi kirol elkartearen gabonetako loteria salgai

Aurten ere Arizmendi Kirol elkartearen gabonetako loteria salgai egongo da gure ikastolan. Salduko den zenbakia 74940 izango da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; 2,40€ izango dira jokatuko direnak, eta gainontzeko 0,6€-ak Kirol Elkartearentzat izango dira. Abenduaren 1a izango da boletoak eskuratzeko azken eguna.