Garabidekoak gure Ikastola bisitatzen izan dira
Pasa den astean, Garabideko truke programako lagunak gure Ikastolako gune ezberdinak bisitatzera etorri ziren. Hizkuntzak minorizatuta dituzten herrialde eta komunitate desberdinetatik Euskal Herriko esperientzia ezagutzera etorri ziren eta gurera ere gerturatu ziren gure hezkuntza eredua ezagutzera. Basabeazpi eta Almenen praktikak egin zituztenak; Nasa, Kaqchikel, Haitiko kriolera komunitatekoa eta Kichwa komunitatekoak izan ziren. Gainera, LHko ikasleekin solasean aritu ziren gure eta beraien kultura ezagutzen eta partekatzen. Esperientzia zoragarria izan zen! Irudiak.