“Amatxon” PROIa lantzen ibili dira DBH 2koak
Almen eta Gazteluondoko DBH 2ko ikasleak AMATXON deituriko PROIa lantzen ibili dira azken asteetan. Kontsumo ereduen inguruko lanketa egin dute, eta askotarikoen artean, elikagaiekin loturiko eredua landu dute. Elikagai osasuntsu, sasoiko, bertako eta justuak ardatz hartuta, errezetak idatzi eta praktikatu dituzte, eta ondoren, beraiek ikasitakoa galdetegi eran kalera atera dute, herritarrek gaiaren inguruan zer dakiten aztertzeko.
Bada, ikasleek, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako kaleetan zehar galdetegia lehiaketa formatuan zabaldu dute, eta 10 galderak ondo erantzun dituztenek EreinDaJaneko saski dotorea jaso dute opari gisa; sasoikoa, justua, bertakoa eta osasuntsua!