Gaba baltza ospatu genuen Ikastolan!

Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den asteartean Ikastolan. Ohitura zaharrak berreskuratu nahian bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure neska-mutikoek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gau Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago, garai ilunaren hasiera da, negu luzea, gauak denbora luzeagoa hartzen duen momentua. 

Zapiak prestatu, eskulana egin, abestu, dantzatu, kukumarro, kalabazak, sorginak, gaztaina erreak eta goxokiak izan ziren protagonistak egun beldurgarri eta ilun honetan. 

Ederto ibili ginen!

Jarraian, irudiak guneka: