Orokorra
Sasoiko elikagaiak landatzen hasi dira Almenekoak
Udako uzta oparoa batu eta atsedenalditxo baten ostean, Almeneko ikasleak hasi dira sasoiko elikagai berriak landatzen. GURAko ikasleek eskuak eta aitzurrak martxan jarri eta dena prest utzi dute. Orain, eguraldiak eta beraien mantentze lanak baldintzatuko du, datozen hilebeteetan ahora eramango dituzten elikagaien kopuru eta kalitatea. Irudiak.
Read MoreGure Ikastolako DBH 3ko ikasle talde bat irabazle arrautza jarutiketa txapelketan
Joan zen astean, zientzia eta teknologiaren astea izan zen, eta honekin lotuta, Garaia Parke Teknologikoak antolatutako arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartu zuten Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, eta lurrera osorik heltzea zen. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klasean…
Read MoreGizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzian parte hartu dugu
Donostiako Kursaalen egin den Gizarte Ekonomiari buruzko Europako konferentzian parte hartu du gure Ikastolak. 2023an Donostia Ekonomia Sozialaren hiriburua da eta horregatik egin da bertan konferentzia hau. Mundu osoko politikari eta enpresariak elkartu dira bertan, eta gure Ikastolatik, Ihabar Nalda, Irantzu Souto eta Elena Kortabarria ikasleak, Miriam Talavera irakaslea eta Mireia Muruamendiaraz zuzendaria izan dira.…
Read MoreBarne formazioa: “Geure hezkuntza-ereduan sakontzen” ikastaroa egin zen joan zen astean
Joan zen astean, lau egunez, Tolosako Laskorain Ikastolako, Oriko Herri Ikastolako, Iruñeko San Fermin Ikastolako, Donostiako Santo Tomas Lizeoko eta Oñatiko Txantxiku Ikastolako 43 profesional elkartu ziren Amaia Anterok eta Ion Ander Maizek gidatutako “Geure hezkuntza-ereduan sakontzen” ikastaroan. Konfiantzaren Pedagogia oinarri hartuta, pertsona-eredua ardatz eta ipar duen hezkuntza-ereduan sakontzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.…
Read More“Zubiak” PROIa lantzen ibili dira Batxi 1ekoak
Almeneko batxilergoko 1. mailako ikasleek “Zubiak” proiektu interdisziplinarra amaitu dute. 2 aste inguruko iraupena izan du eta hiru hizkuntzak, gorputz hezkuntza eta filosofia arloak hartu ditu barne, eta esparru ezberdinetan ematen diren eskubide urraketak landu dituzte. Tartean Samurrak taldearekin saio bat egin dute, eta proiektuari amaiera emateko, BATU eta IZEN-DBHko ikasleentzat sentsibilizazio saio bat prestatu…
Read MoreZIG-ekoen bisita Tabakalerako ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketara
Azaroaren 8an ZIGeko ikasleak eta irakasleak Donostiara joan ziren Tabakalerara, ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketa bisitatzera. Aukera izango zuten eguzki sistemako planetak beraien eskuetan izateko, hatzez ukitzeko Ilargiaren gainazala, edo Eguzkitik oso gertu egoteko. Hori eta askoz ere gehiago da ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketa; izan ere, bertaratzen direnek astronomiako funtsezko kontzeptuak ulertu eta Euskal…
Read MoreAitona-amonekin euskalkixaren inguruko tertulixia
Almeneko LH 4koak eta beraien aiton-amonak eta familiakoak, gunean elkartu ziren aurreko astean. Horrela kontatzen dute gure euskalkian bertan bizitakoa: “Atsalde benetan politta 4.mailako ikaslien aitona-amona eta familixakuekin pasau doguna. Geure euskalkixa hobeto ezagutu eta balorian jarteko asmuaz, ikastolara gonbidatu genittuen geure ikaslien senitartekuak eta pozik etorri die geurera. Lehenauko berbak, esamoldiak, ohitturak,… jaso ahal…
Read MoreBiodantza saio batez gozatu zuten Gazteluondoko LH 4koek
Pasa den astean, Gazteluondoko LH 4koek guneko gurasoa den Elen Kortaxarenaren eskutik, biodantza saioaz gozatzeko aukera izan zuten. Saioaren helburuak, dantza, gorputza eta musika uztartuz, norberarekin bat egin eta taldearen parte sentitzea izan ziren. Esperientzia paregabea izan zen ikasleentzat. Mila esker, Elen! Irudiak.
Read MoreLAB musikalaren baitan, erritmoa landu dute Gaztelondoko DBH 1ekoek
Gazteluondoko DBH 1. mailako LABen musikako lehenengo blokea bukatu berri dute, eta hiru teknika ezberdinen bidez ERRITMOA landu dute. Gorputzarekin egin daitekeen erritmoa (Body Percussion) landu zuten lehenengo saioan, bigarrenean berriz azpi-dibisioak landu zituzten zenbakien bitartez, eta hirugarrenean aldiz, hitzek berezko dituzten erritmoak (azentuak, etabar.). Erritmoaren inguruko hiru teknika ezberdin ezagutu eta landu ostean, laugarren…
Read MoreAdikzioekin lotutako gaiak lantzen ari dira Gaztelupe DBH 4koak
Aurreko astean Gaztelupe DBH4-ko gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzioa aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen dituzte ikasgeletan…
Read More