“Zubiak” PROIa lantzen ibili dira Batxi 1ekoak

Almeneko batxilergoko 1. mailako ikasleek “Zubiak” proiektu interdisziplinarra amaitu dute. 2 aste inguruko iraupena izan du eta hiru hizkuntzak, gorputz hezkuntza eta filosofia arloak hartu ditu barne, eta esparru ezberdinetan ematen diren eskubide urraketak landu dituzte. Tartean Samurrak taldearekin saio bat egin dute, eta proiektuari amaiera emateko, BATU eta IZEN-DBHko ikasleentzat sentsibilizazio saio bat prestatu eta aurrera eraman dute.

Gaztelupekoek ere urrian zehar burute dute proiektu hau. “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?” galderatik abiatuta, besteak beste, sentsibilizazio-saioak prestatu dituzte DBH 3. eta 4. mailetako ikasgeletan aritzeko. Proiektu honetan 5 ikasgaik hartu dute parte eta ikasleek diziplinarteko metodologia jarraituz aritu izan dira lanean. 

Hemen Gaztelupe eta Almeneko irudiak.