LAB musikalaren baitan, erritmoa landu dute Gaztelondoko DBH 1ekoek

Gazteluondoko DBH 1. mailako LABen musikako lehenengo blokea bukatu berri dute, eta hiru teknika ezberdinen bidez ERRITMOA landu dute. Gorputzarekin egin daitekeen erritmoa (Body Percussion) landu zuten lehenengo saioan, bigarrenean berriz azpi-dibisioak landu zituzten zenbakien bitartez, eta hirugarrenean aldiz, hitzek berezko dituzten erritmoak (azentuak, etabar.). Erritmoaren inguruko hiru teknika ezberdin ezagutu eta landu ostean, laugarren saioa sorkuntza aske bati eskaini zioten. Sorkuntza horren premisa nagusia ikasitako hiru tekniketatik gutxienez bi erabilita zerbait sortzea zen. Gauza interesgarri asko sortu dituzte ikasleek, tartean ikusgai dagoen bideoa.