Gure Ikastolako DBH 3ko ikasle talde bat irabazle arrautza jarutiketa txapelketan

Joan zen astean, zientzia eta teknologiaren astea izan zen, eta honekin lotuta, Garaia Parke Teknologikoak antolatutako arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartu zuten Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, eta lurrera osorik heltzea zen. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klasean azpiegiturak sortu behar izan dituzte, arrautzak barruan kokatu eta erorketa indargetzeko.

Gure ikasle talde batek irabazi zuen epai-mahaiaren saria, Aratz Arenaza, Julen Arenaza, Oier Barrutia eta Beñat Plazak hain zuzen ere. Escaperoom baterako sarrerak eskuratu zituzten.