Aitona-amonekin euskalkixaren inguruko tertulixia
Almeneko LH 4koak eta beraien aiton-amonak eta familiakoak, gunean elkartu ziren aurreko astean. Horrela kontatzen dute gure euskalkian bertan bizitakoa:
“Atsalde benetan politta 4.mailako ikaslien aitona-amona eta familixakuekin pasau doguna. Geure euskalkixa hobeto ezagutu eta balorian jarteko asmuaz, ikastolara gonbidatu genittuen geure ikaslien senitartekuak eta pozik etorri die geurera. Lehenauko berbak, esamoldiak, ohitturak,… jaso ahal izan dittugu euren bittartez eta geure euskalkixa ze aberatsa dan konturaketako balixo izan dusku. Zenbat berba geratu dien bidien gaur egun ebalten ez dittugulako!! Apur batzuk ez badie be, 4.mailako ikasle eta irakasliok horreittako batzuk berreskuraketako eta geure euskeria lau haizetara zabalketako konpromisua hartu dogu. Aitona-amonen eskaeriari jarraittuz, geure ikasliek izengo die etorkizunien ondorenguei hizkuntza aberats honen transmisiñua egingo dutsienak. Hala izen deila!!”. Irudiak.