Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzian parte hartu dugu
Donostiako Kursaalen egin den Gizarte Ekonomiari buruzko Europako konferentzian parte hartu du gure Ikastolak. 2023an Donostia Ekonomia Sozialaren hiriburua da eta horregatik egin da bertan konferentzia hau. Mundu osoko politikari eta enpresariak elkartu dira bertan, eta gure Ikastolatik, Ihabar Nalda, Irantzu Souto eta Elena Kortabarria ikasleak, Miriam Talavera irakaslea eta Mireia Muruamendiaraz zuzendaria izan dira. Ikastolako hezkuntza ereduak gizarte ekonomiari egiten dion ekarpena azaldu dute ikasleek, eta 3 PROIren adibideak eman dituzte, horietako bakoitzak gizarteari egiten dioen ekarpenean fokua jarriz.
Ekitaldia atzo egin zen, Kursaaleko areto nagusian, eta “Gazteak eta Ekonomia Soziala” tailerraren baitan izan zen gure ikasleek azaldu zutena. Esperientzia aberasgarria izan zela kontatu digute, pertsona ezberdinak hurbildu zitzaizkiela egiten dugun lana balioan jartzera, eta ikasleek balorazio oso positiboa egin dute.