ZIG-ekoen bisita Tabakalerako ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketara
Azaroaren 8an ZIGeko ikasleak eta irakasleak Donostiara joan ziren Tabakalerara, ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketa bisitatzera.
Aukera izango zuten eguzki sistemako planetak beraien eskuetan izateko, hatzez ukitzeko Ilargiaren gainazala, edo Eguzkitik oso gertu egoteko. Hori eta askoz ere gehiago da ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketa; izan ere, bertaratzen direnek astronomiako funtsezko kontzeptuak ulertu eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den mugako ikerketaren berri izateko aukera izango dute. Irudiak.