Orokorra
Online guraso eskola martxan, Miren Camisonen eskutik
Gurasoen arteko elkargune berri bat abiatzen da, seme-alaben haziera eta hezkuntzari buruz hausnartzeko, ikertzeko eta sakontzeko. Lehenago saioa Azaroaren 30ean, 18:30etan, DOAKOA da: “Gurasoek bere burua zaintzearen eta ezagutzearen garrantzia seme-alaben hazieran eta hezkuntzan.” Interesa baldin baduzu, esteka honen bidez harremanetan jar zaitezke.
Read MoreEuskarazko produktuen katalogoaren azken nobedadeak
Euskarazko produktuen katalogoa zortzi ataletan sailkatuta dago: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala. Azken nobedadeak ikusteko, sartu web gunean.
Read MoreIkastolen Elkarteko 27. jardunaldi pedagogikoak
EHIk joan zen astean antolatutako jardunaldi pedagogikoetan parte hartu genuen. Gure Ikastolako berrikuntza taldetik 7 lankide egon ziren ikusle gisa, eta honez gain, Amaia Antero eta Arrate Imaz lankideak hizlari moduan aritu ziren. Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek “Bazatoz?” liburua idatzi dute, prozesu zabal eta parte-hartzaile batetatik abiatuz, eta bertan ikastolen…
Read More‘Arrasate Palestinarekin’ kanpaina abiatu dute Gaztelupeko DBH 3 ko ikasleek
DBH3ko ikasleak ‘Ta zer ez da berdin’ PROI-an murgilduta daude. Azken produktua, gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da eta Gaztelupeko ikasleek “Arrasate Palestinarekin” kanpaina antolatu dute bertako herritarrei laguntzeko. Kanpaina honen barruan egitasmo ezberdinak garatuko dituzte aste honetan: Jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat egingo dute herrian zehar. Arazoa…
Read MoreArrasateko azokan babarrunak prestatzen izan ziren Oinarrizko Lanbide Heziketakoak
Larunbatean Arrasaten egin zen bertako produktuen Azokan, gure Ikastolako Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako taldeak prestatutako babarrunak dastatzeko aukera egon zen. Arabako 10 kilo babarrun pinta prestatu zituzten. Hileko hirugarren zapatuan egiten da azoka Seber Altube plazan, eta bertako eta kanpoko ekoizleek ekarritako askotariko jakiak izaten dira aukeran. Hilabete honetakoan Babaren eguna izanik, babarruna izan da…
Read MoreBazaraldia egingo dugu ERDU, GURA eta BATUko familiei zuzenduta
Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 3a bitartean, BAZARALDIA egingo dugu gure Ikastolan. Izan ere, ERDU, GURA eta BATUko Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako Kahoot txapelketa antolatu dugu. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak dira egingo direnak, eta egunero 10 galdera betetzeko aukera izango dute familiek. 14 egunak pasa ondoren, ia nork ateratzen duen puntu gehien! Parte hartzeko…
Read MoreArrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin bildu ziren
Azaroaren 15ean, Arizmendi Ikastolako eta Arrasate Herri eskolako ikasleak alkatearekin bildu ziren Agenda 2030 proiektuaren baitan. Proiektu honetan, Garapen Iraunkorreko helburu ezberdinen lanketa egiten dute ikasleek, Udalako Ingurugiro Eskolarekin batera. Aurreko ikasturteko ildoari jarraituta, bi helburu lantzen ari dira aurtengoan; “energia eskuragarri eta ez kutsagarria” eta “ hiri eta komunitate jasangarriak”. Horrela, iaz egindako proposamenak…
Read MoreHaurren eskubideen nazioarteko egunaren bueltan, lanketa egin dute Uribarrikoek
Haurren eskubideen nazioarteko egunaren bueltan aritu dira Uribarri gunean. Izan ere, 5 urteko haurrek, familiaren laguntzarekin, Eskubidea hitzak zer esan nahi duen landu dute. Horrez gain, aitortuta dituzten eskubide horiek zeintzuk diren eta zer esan nahi duten ere landu dute modu xumean. Uribarriko beste haurrek ere lanketa egin dute eta guztien artean beraien eskubideak aldarrikatu…
Read MoreGaztain erre eguna ospatu dute Santa Teresa, Jose Arana eta Umezaintzakoek
Santa Teresa gunekoek ostiralean, Jose Aranakoek asteazkenean eta Umezaintza gunekoek atzo, astelehena, Gaztain erre eguna ospatu zuten. Lan eta lan ibili ziren danbolinaren su ondoan guneko aitita – amamak gaztaina goxoak erretzen. Haurrek eztarriak berotu eta kantu eta dantzekin eskertu zieten bertaratutako aiton amonei, emandako maitasun guztia. Hemen bideo eta argazkiak, guneka: Santa Teresako bideoa…
Read MoreSormena eta elkarlana oinarri dituen Liburu Ibiltaria etorri da Gaztelupera
Ikasturte honetan Liburu Ibiltariaren laugarren edizioa egingo da, EUSKALDUNAK ETA ITSASOA gaiaren bueltan. Urrian abiatu zen Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioatik eta Bizkaian emango zaio amaiera, 2024ko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Getxoko San Nikolas Ikastolan. Joan zen astean Gaztelupen egin zuen geldialdia liburuak, eta bertan, DBH 3 ko ikasle talde batek beraien kapitulua idatzi zuen, beste…
Read More