Arrasateko Agenda 2030eko ikasle ordezkariak alkatearekin bildu ziren
Azaroaren 15ean, Arizmendi Ikastolako eta Arrasate Herri eskolako ikasleak alkatearekin bildu ziren Agenda 2030 proiektuaren baitan. Proiektu honetan, Garapen Iraunkorreko helburu ezberdinen lanketa egiten dute ikasleek, Udalako Ingurugiro Eskolarekin batera. Aurreko ikasturteko ildoari jarraituta, bi helburu lantzen ari dira aurtengoan; “energia eskuragarri eta ez kutsagarria” eta “ hiri eta komunitate jasangarriak”.
Horrela, iaz egindako proposamenak baloratzeko Arrasateko alkate den Maider Morrasekin bildu ziren ikasle ordezkariak. Horrekin batera, aurten gauzatuko diren esku hartze plana ezagutzeko eta euren kezka zein iradokizunak luzatzeko aukera izan zuten ikasleek.
Hemen Mondraberrin argitaratutako albistea.