Ikastolen Elkarteko 27. jardunaldi pedagogikoak

EHIk joan zen astean antolatutako jardunaldi pedagogikoetan parte hartu genuen. Gure Ikastolako berrikuntza taldetik 7 lankide egon ziren ikusle gisa, eta honez gain, Amaia Antero eta Arrate Imaz lankideak hizlari moduan aritu ziren.

Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek “Bazatoz?” liburua idatzi dute, prozesu zabal eta parte-hartzaile batetatik abiatuz, eta bertan ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria jaso da. Jardunaldi pedagogikoetako bi egunetan liburuan jasotako gaien inguruan aritu ziren. 

Nekane Artolak, Ikastolen Elkarteko Lehendakariak, eta Jokin Bildarratzek, Hezkuntza Sailburuak, eman zioten hasiera ekitaldiari eta bi egunetan zehar hezkuntza marko orokor horren alderdi ezberdinei buruz aritu ziren hizlari ezberdinak. 

Hezkuntza Lege berri eta datozen erronken aurrean ikastolok bidea egiten jarraitzeko funtsezkoak izaten segitzen dugu eta urratsak ematen jarraitzeko euskal gizarteko eragile aktibo eta konprometituak izan behar gara denbora luzez. Beste bereizgarri batzuen artean Euskal Herriko zazpi herrialdeak aintzat hartzen duen eredu bakarra gara, euskara ardatz izanik hizkuntza erakusteaz harago, euskal hiztun osoak sortzeko konpromezuaz jaio ginen kooperatiba gara, eta gobernantza eredu parte-hartzailea da osatzen duguna, guztiona eta guztiontzako. Irudiak.