Gaztain erre eguna ospatu dute Santa Teresa, Jose Arana eta Umezaintzakoek
Santa Teresa gunekoek ostiralean, Jose Aranakoek asteazkenean eta Umezaintza gunekoek atzo, astelehena, Gaztain erre eguna ospatu zuten. Lan eta lan ibili ziren danbolinaren su ondoan guneko aitita – amamak gaztaina goxoak erretzen. Haurrek eztarriak berotu eta kantu eta dantzekin eskertu zieten bertaratutako aiton amonei, emandako maitasun guztia.
Hemen bideo eta argazkiak, guneka: