Arrasateko azokan babarrunak prestatzen izan ziren Oinarrizko Lanbide Heziketakoak

Larunbatean Arrasaten egin zen bertako produktuen Azokan, gure Ikastolako Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako taldeak prestatutako babarrunak dastatzeko aukera egon zen. Arabako 10 kilo babarrun pinta prestatu zituzten.

Hileko hirugarren zapatuan egiten da azoka Seber Altube plazan, eta bertako eta kanpoko ekoizleek ekarritako askotariko jakiak izaten dira aukeran. Hilabete honetakoan Babaren eguna izanik, babarruna izan da protagonista nagusia. Irudiak.

Jarraian Mondraberrin eta Goienan argitaratutako albistea.