Batxi 1 ekoek irteerak egin dituzte, gelan landutako gaiak sakontzeko

Biologia, Geologia eta Ingurumen-zientziak irakasgaian diharduten Gaztelupe eta Almeneko ikasleak Zumaiara irteera egin zuten. Bertan, Zumaian kokatutako Algorriko Interpretazio Zentroa eta Flysh-a ezagutu zituzten eta bertako gidarien azalpenak lagun izan zituzten goiz osoan zehar. Zumaiako irteera 3 zatitan banatuta zuten. Horietatik bi Interpretazio Zentroan burutu ziren eta azken zatian berriz, zuzenean Zumaiako flysh-a aztertzen ibili ziren.

Giza ibilbideko ikasleak eta teknologia ibilbideko ikasleak, berriz, Bergarara joan ziren. Bertan, giza ibilbideko ikasleak ilustrazioan murgiltzeko asmoz, ordutik gaur egungo zientziara dagoen bilakaeraren lanketa egin zuten. Bestetik herriko artxiboa bisitatu zuten klasean egindako idatzien sailkapena ulertuz eta kaleetan zehar dauden XVI eta XV. mendeetako eraikuntzetara gerturatuz. Teknologiako ikasleak berriz, Miguel Altuna zentroa eta bertako instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan, gelan landutako zenbait prozesu aurrera eraman zituzten.

Jarraian Gaztelupe eta Almeneko taldeen irudiak.