Umezaintza “Escuelas visuales” programan parte hartzeko aukeratua izan da
“Escuelas visuales” programaren 2023-24 edizioan 286 hautagaitza aurkeztu dira guztira. Orange Fundazioak laguntzen duen proiektu honek, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak prestatzea du helburu, ikusmenaren erabileraren bidez hezkuntza inklusiborantz aurrera egin dezaten.
Interesa duten ikastetxe publiko, pribatu eta itundu guztietatik 50 ikastetxe aukeratu dira, horien artean Umezaintza. Bertako hezitzaileek ikusmenaren erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago baterako erramintak landuko dituzte, eta materialen zein baliabideen plataforma baterako sarbidea eta aholkularitza pertsonalizatua izango dute.