Gurasoentzat hitzaldia Arrasateko optometristen eskutik
Aurreko asteartean Arimazubiko aretoan GURA eta ERDUko hainbat guraso batu ziren Arrasateko optometristen eskutik hitzaldia entzuteko. Aurretik irakasleek ere jaso zuten hitzaldia eta oraingoan familiei txanda izan da. Txikienen ikaskuntza prozesuan, denok eskutik joatearen garrantziaz jardun zuten, besteak beste.