Gazteluondoko komunitatearen mendi irteera Kurtzetxikira

Urriaren 22an, GAZTELUONDOKO KOMUNITATEko kideak lehenengo ekitaldia egin zuten “Elkar ezagutuz eta EUSKARAZ mintzatuz gure KOMUNITATEA indartuz” lelopean. Kurtzetxikira egin zuten txangoa eta bertan, hamaiketako goxoa jan eta talde argazkia atera zuten elkarrekin. 

Egun zoragarria pasa zutela kontatu digute. Eskerrik asko mendi buelta honetan parte hartu zenuten guztioi! Hurrengora arte! Irudiak.

Hemen Mondraberrin argitaratutako albistea.