“Haurren aurrean, helduok heldu” ekimenean parte hartu dute ikasleek

Arizmendiko ikasleek “Haurren aurrean helduok heldu” ekimeneko ekintzetan parte hartu dute. Egitasmoaren helburua helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena izan da eta urriaren 19tik 29ra bitartean burutu da. 

Gure haurrak euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeko ekintza aproposa izan da eta hausnarketa sakona egiteko balio izan digu. Ikastolan ezezik, herrietan familiekin batera ekintzatan parte hartzeko aukera ere izan da.

Jarraian Arrasate eta Aretxabaleta/Eskoriatzako irudiak.