Ikastolako hainbat guraso antolatu dira, telefono mugikorraren erabileraren inguruan jarduteko
Seme-alaben telefono mugikorren beharra, erabilpena eta hasteko adina aztertzeko asmotan, Ikastolako hainbat guraso antolatu, eta taldetan elkartzen hasi dira.
Joan zen astean egin zituzten lehenengo bilerak. Alde batetik, Aretxabaletako Basabeazpi gunean 13 guraso elkartu ziren, eta bestetik, Arrasateko Arimazubi gunean 150 pertsona inguru.
Egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela kontatu digute bi herrietako taldeek, eta borondatea adierazi duten familiei, hitzordu hauen inguruko jakinarazpena helduko zaiela. Irudiak.