DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute
Urriaren 19an, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu ziren guztiak!
Almenen ere PROIari amaiera eman zioten LH 4ko ikasleak Itsastola interpretazio zentrora gonbidatuz. Egitasmo honen helburua, itsasoaren zaintza gure herritik hasten dela ikustaraztea eta kontzientzia piztea da.
DBH 3ko ikasleak Itsasoa gara PROIan murgilduta ibili dira lau astetan zehar, “Nola ikusarazi hurrengo belaunaldiei itsasoaren zaintza gure herritik hasten dela?” galdera gidariari erantzuna emateko. Horretarako, giza jarduerek ur ekosisteman duten garrantziaz eta itsasoan zer ondorio izan ditzaketen ulertu ondoren, azken produktutzat sortu dute Itsastola.
Hemen hemen aurkituko dituzue Almeneko irudiak, eta Arrasateko irudiak eta bideoa.