Mundukideren VIII Lasterketa solidarioan parte hartu genuen

Igandean Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko VIII. lasterketa hain zuzen. Aurtengo edizioa, Krean, Atlhon eta Fagor Elektronika kooperatibek antolatu dute, Mundukiderekin batera.  Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideek hartu zuten parte, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. 

Gure Ikastolako hainbat kidek parte hartu zuen ekimen solidario honetan. Profesional talde ezberdinez gain, Almeneko hainbat ikasleek ere parte hartu zuten. Irudiak.