Gabon kanpaina abian da!
Ikastola eta kooperatiba garelako elkartasuna gure baliabide garrantzitsuenetakoa da. Ikastolak, oro har, eta Arizmendi bera, ez lirateke posible izango elkartasunik gabe.
Lerro hauen bidez, Euskaraz Biziko kamiseta eta osagarriez gain, Seaskari (Iparraldeko ikastolen federazioa), Xibero, Arberoa, Kaskarotenea eta Hendaiako ikastolei eta Nafarroako Hegoaldeko laborantzari eta euskalgintzari bultzada bat emateko aukera eskaintzera gatozkizu. Eskura ditzakezun produktuak:
- Seaskako egutegiak 4€
- Arberoako eskaintza: Produktu sorta
- Kaskarotenea ikastolako garagardo eskaintza
- Xiberoko Eperra ikastolak, gabon jaietarako prestatzen dituen otarrak.
- “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA!” 10 urte bete-bete kanpaina. Hastapen bezala 50 eurotako saski bakarra. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian. Saski bakoitzaren balioaren %25 euskalgintzara bideratzen da. Informazio gehiago diptiko honetan.
- Hendaiako Gure Ikastolak, Txokolatezko egutegiak: 10,00€.
- Euskaraz bizi nahi dut, Euskararen egunerako kamiseten eta osagarrien eskaintza:
- Kamisetak, 10,00€, beltzak eta “etorkizuna amestuz”, bakoitza bere diseinuarekin, neurri guztietan.
- Ogitartekoak biltzeko Boc’n’Roll zorroak, 6,00€.
- Botilak, 6,00€.
- Telazko poltsak, 6,00€