Ezkurtxo eguna ospatu dute Jose Aranakoek

Joan zen larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Marinen, eta Jose Arana eta Almeneko LH 1etik LH 4ra arteko haur zein gurasoak bertaratu ziren. Ezkurtxok berak eman zuen ongi etorria eta gerturatu zirenek ipuin kontaketa, txapa tailerra, tiragomak, goitibeherak, eta tuneletik ibilbidea egiteko aukera izan zuten. Txokolate bero bat edanez eman genion amaiera goizari! Irudiak.

Testua: Almen eta Jose Aranako taldeak.