Eskolaz kanpoko ekintzak
Monitore Eskola eta eski-irteerak: neguko ekintzak martxan hezkuntza ez-formalean
Asteburu honetan monitore eskolako 2. saioa izango dugu. Prestakuntza honetan parte hartzen ari diren batxilergoko ikasleek beste saio batez gozatzeko eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute. Horretaz gain, aurreko asteetan Almen gunean egin genuen moduan aste honetan Gaztelupe gunean egingo dugu 1. mailako aurkezpena. Bestalde, eski-irtereetan parte hartzeko izen ematea gutxi barru irekiko da. DBH…
Read MoreIkasturtearekin aurrera goaz hezkuntza ez-formalean
Kaixo familia! Urria atzean utzi dugu jada eta bagaude azaroan. Horrela, gure txikienen, ERDU etapako ikasleen 1. tailerra bukatuta 2. tailerrarekin hasiko gara. Oraingo honetan, Uribarri gunean sormen tailerra izango dugu. Basabeazpi guneko patinaje tailerra Ibarra kiroldegian egingo da eta Jose Aranako kirol jolasetako tailerra Olaetako frontoian egingo dugu. Horretaz gain, gure Batxi 1. mailako…
Read MoreHezkuntza ez-formala martxan berriro!
Kaixo familia! Urriarekin batera aurten ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Ekintza batzuekin pasadan astean hasi ginen eta beste batzuekin aldiz aste honetan hasiko gara. Hala ere, gogoratu Arizmendi Ikastolako webgunean gure eskaintza osoa aurkituko duzuela. Beraz, ekintzaren batean izena emateko jarri harremanetan Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin. Aurtengo ikasturtean hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan:…
Read MoreGuraso eta profesionalentzako yoga ikastaroei hasiera eman diegu
Ikastolako profesional eta gurasoentzako yoga saioak hasi dira aste honetan. Hirugarren urtez jarraian, Maider Hercek, ikastolako lankide eta yoga integraleko irakasleak, saioak eskainiko ditu Arimazubiko LABtokian, astelehen eta asteazken arratsaldeetan. Yoga egiteaz haratago, saio hauek diziplina hori euskaraz eta euskaratik praktikatzeko aukera ere eskaintzen dute, gaur egun ez baita beti erraza horretan euskarazko eskaintza aurkitzea.…
Read MoreHezkuntza ez-formalean ere martxan jarraitzen dugu!
Aste Santuko oporrak igaro dira jada eta Pazkoa astean gure ikasleek kanpus teknologikoan parte hartzeko aukera izan dute. Camptecnologico-ko profesionalekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera 4 egunetako tailer teknologikoak antolatu ditugu. HHko tailerrei dagokionez, datorren astean emango diegu hasiera 5. tailerrari. Tailer honekin, ikasturtea itxiko genuke. Oraingoan, Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu…
Read MoreHezkuntza ez-formalean negu denboraldia bukatuta!
Eski irteerak jada amaitu dira. Aurten ia 400 ikaslek parte hartu dute eski irteeratan. Beti bezala, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin batera primeran pasatu dugu Arette-ko eski estazioan. Eski ikastaro eta gaubeletan giro ederra izan dugu, beraz, datorren urtean errepikatuko dugu. HHko 4. tailerrak bukatzear daude eta datorren astean bukatuko dira azken egun solteak. HHko 5.…
Read MoreNegua heldu da hezkuntza ez-formalera!
Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin. Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango…
Read MoreHezkuntza ez formalean martxan jarraitzen dugu!
HHko 3. tailerrekin martxan gaude jada. Olarte gunean pandero, Umezaintzan euskal dantzak eta Basabeazpin sormen tailerra lantzen gaude. Orokorrean tailer hauetan izen emate handia izan dugu. Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Saioak ostiral eta zapatuan izan zituzten eta gustura irten ziren bertatik. Pasadan astean hasita datorren ikasturtera arte egongo…
Read MoreNeguko ekintzak hezkuntza ez-formalean
Egun hauetan ekintza ezberdinetan izena emateko aukera egongo da hezkuntza ez-formalean. Alde batetik, eski irteerak izango dira protagonista: Gazteluondo guneko DBH 1 eta 2, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4, Almen guneko DBH 1 eta 2, Almen guneko DBH 3 eta 4, eta azkenik Gaztelupe zein Almeneko Batxiko ikasleenak. Irteera hauetan izena emateko azken eguna…
Read MoreHezkuntza ez-formalean, gelditu barik!
Lehenengo hilabeteak aurrera doaz aurtengo ikasturtean eta gure ekintzak ere. Ikasturte osoko ekintzen kopuruak orokorrean handiagoak izan dira ikasturte honetan. Izan ere, aurten profesional eta familientzako ekintzak sartu ditugu berrikuntza moduan. Talde hauek harrera oso ona izan dute eta gutxi gorabehera 50 pertsona inguruk eman dute izena. Hain zuzen ere, Yogako bi talde sortu dira…
Read More