Hezkuntza ez formalean martxan jarraitzen dugu!

HHko 3. tailerrekin martxan gaude jada. Olarte gunean pandero, Umezaintzan euskal dantzak eta Basabeazpin sormen tailerra lantzen gaude. Orokorrean tailer hauetan izen emate handia izan dugu.

Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Saioak ostiral eta zapatuan izan zituzten eta gustura irten ziren bertatik. Pasadan astean hasita datorren ikasturtera arte egongo dira ikastaroa gauzatzen, beraz animo eta disfrutatu! Eski irteerei dagokienez, datorren asteburuan emango diegu hasiera, otsailak 7-8an, izango dugu lehenengo irteera. Irteera horretan Gaztelupeko DBH 3-4ko ikasleak joango dira eta baita, Almeneko DBH 4. Mailako eta Batxi 1. Mailako zenbait ikasle ere.