Hezkuntza ez-formalean ere martxan jarraitzen dugu!

Aste Santuko oporrak igaro dira jada eta Pazkoa astean gure ikasleek kanpus teknologikoan parte hartzeko aukera izan dute. Camptecnologico-ko profesionalekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera 4 egunetako tailer teknologikoak antolatu ditugu.

HHko tailerrei dagokionez, datorren astean emango diegu hasiera 5. tailerrari. Tailer honekin, ikasturtea itxiko genuke. Oraingoan, Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu eta Umezaintzan kirol jolasak.

Monitore eskolako ikasleak titulazioa lortzeko azken saio teorikoekin daude. Aurreko hilabeteetan asteburu oso bat eman zuten Ikastolen Elkarteak Nafarroan duen Alloko “La Tahona” aterpetxean. Asteburu honetan lehen sorospenetako saioak izango dituzte Ferixalekuan, eta oso gutxi geldituko zaie praktikez gain.