Eskolaz kanpoko ekintzak
Hezkuntza Ez Formala!
Maiatzean, HHko bosgarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, kirol jolasetako bi tailer eta patinajeko bat izango ditugu ondorengo guneetan: Santa Teresa, Umezaintza eta Jose Arana. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoarekin gatoz aurten ere. Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira.…
Read MoreUdalekuak: ADI! Txanda batean plaza batzuk geratzen dira
Aurtengo ikasturtean udalekuen izen ematea ona izan dela iruditzen zaigu. Txanda gehienetan kopuru egokiak ditugu udalekuak aurrera eramateko, baina gutxi batzuetan nahiko eskas ibili gara. LH3ko Almen eta Santa Teresa guneko txandan kopuru txikia daukagu (uztailak 6-12), beraz norbaitek apuntatzeko intentzioa baldin badauka Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin harremanetan jarri dadila (gibarzabal@arizmendi.eus). Bestalde, Arbizu DBH1, Arbizu…
Read MoreUdalekuen izen-ematea zabalik
Aurtengo ikasturteko udalekuen izen ematea aste honetan zabalduko da, martxoaren 5ean, asteazkena. Beti bezala gure eskaintza anitza izango da: Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Arbizu eta Ibiltaria. Arbizuko udalekuak izango dira aurtengo nobedadea DBH 1-2 mailentzako. Gure Batxi 2. mailako Monitore eskolako ikasleak asteburu honetan Allora joango dira egonaldi txiki bat egitera. Beraien formazioa osatzeko…
Read MoreHezkuntza ez-formaleko ekintzak aurrera!
HHko laugarren tailerrak aste honetan hasiko dira. Oraingoan Jose Arana, Olarte, Uribarri, Basabeazpi eta Umezaintza guneen txanda izango da. Jose Arana gunean, euskal dantzak izango ditugu astelehen/asteazkenetan. Olarte gunean, patinajea izango dugu. Bertan, bi talde osatu ditugu astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, zunba tailerra izango dugu eta beste bi talde sortu ditugu, astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak.…
Read MoreHezkuntza ez-formaleko eskaintzak
Oporretan egin dugun Gabonetako kanpus teknologikoan pozik ibili dira gure ikasleak, robotika eta programazioan murgilduz. Aurtengoa ere, Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkarlanean egin dugun ekimena izan da. Bestalde, jakin HHko hirugarrren tailerrak aste honetan hasiko direla. Oraingoan, Olarte, Uribarri eta Basabeazpi guneen txanda izango da. Olarte gunean, kirol jolasak izango ditugu, bi talde…
Read MoreHezkuntza ez-formaleko urte amaierako eta hasierako ekintzak
HHko bigarren tailerrak bukatzear daude, beraz, urtarrilean hirugarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, patinajea, kirol jolasak, abesbatza eta zunba izango ditugu gune ezberdinetan. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Aste honetan, monitore eskolako izen emateak itxiko ditugu eta urtero bezala zuen parte-hartzea ikaragarria izan da. Hauxe arrakasta! Hortaz, 4 talde (2 Almenen eta 2 Gaztelupen) sortuko…
Read MoreGelditu barik, hezkuntza ez-formalean!
Ikasturtea aurrera doa, eta hezkuntza ez-formalean gelditu barik dihardugu! Monitore eskolari dagokionez, pasaden astean Almen guneko Batxi 1eko ikasleekin egon ginen. Gainera, azaroaren 27an interesatutako Batxi 1. mailako ikasle guztiekin bilduko gara Gaztelupeko aretoan ikastaroaren nondik norakoak ondo azaltzeko. Horretaz gain, Olarte guneko ikasle batzuk Gaztelupe gunean izan ditugu bisitan. Zirkoko gaia lantzen ibili direnez…
Read MoreHezkuntza Ez Formaleko ekintzak martxan
Pasaden astean hasiera eman genien gure Ikastolan Hezkuntza Ez Formaleko ikasturte osoan aurrera eramango ditugun jarduerei. Beste urte batez, ikasleen partaidetza altua izan da eta hauen esperientziak paregabeak izateko topera ibiliko dira lanean gure hezitzaileak. Izandako izen emateen arabera (GURA eta BATU etapeetan), hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan: antzerkia, yoga ingelesez, street dance, robotika, haurtzaroko…
Read MoreHezkuntza Ez Formalean ere, martxan gaude!
Kaixo berriro lagunak! Uda ederto pasa ostean ikasketen ordua heldu da. Ikasturte hasierarekin batera, hasiera emango diogu ere Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Ez Formaleko ekintzei. Horretarako, ikusiko zenuten bezala, ekintza hauen izen-emateak jada martxan daude dagoeneko. Eskaintza osoa Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue. Aurten ere, etapa eta gune bakoitzaren eskaintzen katalogoak aurkezten dizkizuegu. Modu berean, bertan…
Read MoreStreet dance ekintzako azken jaia, Arizmendi Ikastola eta Camden Dance Studio dantza eskola elkarlanean
Arizmendi Ikastolan, ikasturtean zehar 4 talde izan ditugu, Street dance ekintzan. Saioak, Camden Dance Studio dantza eskolako lankideek ematen dituzte. Ez da lehen ikasturtea ekintza hau zabaltzen dugula eta gure ikasleek berarekin gozatzen dutena. Ikasleen eta familien balorazioa oso positiboa da, lan itzela egiten dute bai hezitzaileek eta baita ikasleek ere. Bukaerako lanean argi ikusten…
Read More