Ikasturte amaiera hezkuntza Ez-formalean!

Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, HHko bosgarren eta azken tailerra aste honetan hasi dugu; Jose Arana eta Santa Teresa guneetan kirol jolasak egingo dira eta Umezaintza gunean patinajea egingo da.

Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoa izan dugu ere. Aipatu genuen moduan, oraingoan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatu dira eta gainera, jarduera fisikoa sartu dugu ere gure helburuen artean.

Udalekuei dagokienez, hurrengo egunetan Alexia bitartez komunikatuko dira bilerak noiz eta non izango diren.

Ikastolako jai ezberdinak hurbiltzen ari dira eta hauekin batera antolatzen ditugun ekintzak ere. Jai hauetan, monitore eskolako gure batxiko zenbait ikasle euren praktikaldiekin hasiko dira.